XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Exenplaritate-irizpidea

Fernández Pérez-ek ereduzko didaktikaz hitz egiten du arlo tematiko bakoitzeko alderdi tipiko, errepresentagarri, funtsezko eta elementalen, eta hun pribilegiatuen irakaskuntza aipatzeko.

Broudy, Smith eta Burnett-ek, alde honetatik, zera aipatzen dute, ezagutza-eremu desberdinen barruan alkantzu logiko handiko zenbait ideiak izaten duen garrantzi estrategiko handia edukien antolaketa-ardatz bezala erabiltzeko kontua.

Era honetan oinarrizko kontzeptuek (aurrera egiteko eta ezagutza berriak baitaratzeko modua ematen dutenek) gailentasun handia hartzen dute:

- beren zentzu instrumentalagatik: subjektuak bere garapen kognitiborako erabili ahal izango ditu;

- beren zentzu logikoagatik: arlo horretako nozio desberdinak haien inguruan egituratzeko.

Esanahi epistemologikoa

Hautapenaren funtsezko baldintzetako bat zientzia edo diziplina bakoitzaren egitura propioa errespetatzea izaten da.

Kontua da horietan aurkitu behar direla (horretarako daude eskuliburuak, adituak, etab.) Bruner-ek korapilo estrukturalak deitzen dituenak, hau da, egitura tematikoaren lotura-sistema bezala jokatzen duten kontzeptu gakoak aurkitzea.

Diziplina bakoitzaren egitura substantiboa errespetatzea.

Transferigarritasuna

Instrukzio-transferentziako ahalmen gehien duten alderdiak pribilegiatzea da, hau da, ondo meneratuz gero gai honetarako bakarrik ez eta beste gaietarako ere onuragarriak izango diren datu, kontzeptu edo trebetasunak: ikaskuntza generalizagarriak, ikasten izandako egoeraren desberdinak diren beste egoera batzuetara aplikatzeko modukoak, etab.

Iraungarritasuna

Hau da, gehien iraungo duten alderdietan zentratu behar dela.

Orain asko hitz egiten da didakta amerikarren artean back to basis delakoaz, funtsera itzultzeaz, beti beharrezko izan zen eta izango den horretara (lehen mailako eskolan berriz entzuten ere hasi da delako irakurri, idatzi eta numeroak egin esaten duen printzipio zahar hura).